XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zelebrekerixak
Bekoitzai bere gustua eitten laga bihar jako.

Bai jauna.

Hau da benetako libertadia eta gizalegia.

Izan be oso gusto diferentiak dauzkagu.

Txoonpio-k garbi asko azaldu zeban asunto hau.

Bihetza ipurdixan sartu eta gero, txupau eitten ei zeban.

- Baiña Txoonpio! Zer zikintkerixa dok hori?
- Bakoitzak bere gustua, mutil, bakoitxak bere gustua.

Gaur jo bihar jotsat adarra Frekillos kalbuari, bai.

- Hi, Frekillos, hire buruak ihetargixa emoten kok.

- Eta hiriak kanposantua!
- Kanposantua? Zer ba?
- Dana (h)ilez beteta dagolako.

Bai jauna.

Elebitasuna martxan dagola.

Udan plaiarako autobusak urtetzen dabe Bergatik eta ikusi zein anuntzio agertu zan La Vergaresako atian: Autobuses mañana y tarde eta azpian: Autobusak bihar eta berandu.

Bazan beti jaleo billa ibiltzen zan kerten kankaillu bat, aitza bezelakotxe mutikotia bera.

Behin Irrintzin zeuala mutil txiki eta argal batekin sartu zan.

- Hi, haizkora mutur! Hik begiratu egin dostak, kabuen zortzi! Hori etxotsat nere amai be permititzen!
- Nik hiri begiratu?
- Bai, urte kanpora bi hostixa emon bihar dostat eta!
- Bi hostixa? Hi ez hago burutik sano, lehenenguakin lurrian najaok eta.

- Zer esan dosk medikuak?
- Hidropresia daukatela.

- Hidropresia ez, hik Ardaupresia daukak.

Mondrauetar harek pentzaroian gorputzaldi eder ederra San Juan ostian, Ulgor-eko hataera.

Nahixago neukek zapue banintzok, harripien sartu eta lo eitteko.

Badakizue zela esaten dntxen Plazentzian azeitunei? Andaluziako keixak.

- Sarrera bat mesedez gizonak zineko bentanillan.

Handik puntuko:
- Emoidazu beste sarrera bat.

Bost minutu baino lehenago:
- Ekarridazu beste bat, kaguen zotz!
- Baiña, baiña zetan gabitz? lehen be emon dotsut pa?
- Bai, baiña atian dagon kalamidade horrek denak apurtzen dosta eta....

Ama, nahi dozunian jokaizu loterixe... da Azkoitiarren himnua.

- Aurten etzatak ezer tokau kejoso ei zebillen azkoittiar haurra.

Hurrengo urtian be...

- Nik zeukeat malapatie.

Aurten e xentimoik ez.

Lagun batek preguntau ei zotsan.
- Jokatze al dek?
- Jokau? jokau ein ber al da?.

Gau baten badator Buru elgetarra motorrian Mondraue aldetik Bergaruntz.

Apurtxo bat eranda be bai, itxuria, eta Aierdiko zubizan, Blausta! zuzenian errekara.

Oinezko batek ikusi ei eban eta laguntzera joan jakonian han topau zeban Buru, sekulako gaztaikuakin, konortia erdi galduta.

- Zer moduz zare? Oinezkuak larri.
- Ni ondo, baiña bestia? Lehenengo pasau zan autua geldittu eta Zentrora eruan zeben.

- Nun da bestia, bestia, bestia...! esaten ei zeban etengabe, ahopian.

Bonberuei parte emon, inguruko baserrittarrei abizua pasau eta linternak eta farolak hartuta, hibaixa aztertzen hasi ei zien Bestiaren billa.

Bi egunien jardun zeben, sasi artiak, presak eta iñundienak erregistatzen, baina alperrik.

Han ez zan iñon arrastorik.

Eskerrak bere onera etorri zanian, Bestiaren ordez, Vespia esan nahi zabala konturatu zienari, bestela oiñdio be Mibai baztarrak segiduko giñuan.